Haurrendako musika eta jolasa Taun Taunen ikuskizunarekin

Maider Arregi 2015ko aza. 13a, 08:00

Taun Taun Teatroa taldearen eskutik, haurrendako Batuta ikuskizunaz gozatzeko aukera izango dute herriko gaztetxo eta gurasoek. Bizitzaren gaineko metafora handi bat da; eta musika ere ardatz duen txotxongilo emanaldia da. Batuta eta Notatxo protagonistek maleta batean bidaiatzen dute, eta ikus-entzuleendako musika eta jolasak egingo dituzte.

Izan ere, musika ibilaldi klasikoenetik –Bach, Mozart, Khachaturian, Haendel eta Tchaikovski–, modernoenerainoko bidea egiten du ikuskizunak txikitxoen gozamenerako. Abesti modernoenen artean izango dira entzungai Elvis Presley eta The Beatles talde ezagunen zenbait kantu. Aise errekonozituko dituztela gaztetxoek dio Itsaso Azkarate zuzendariak.


Hala, txotxongiloek bizitzaren bidera, trenez eramango du ikuslea. Txotxongilo horiek maneiatuko dituztenen artean dago Iñaki Mata antzuolarra ere. Matari, Itsaso Azkaratek eta Karlos Odriozolak lagunduko diote aktore lanetan txotxongiloei bizitza eta espresioa emateko.


Txotxongiloak
Txotxongiloak Taun Taunek egindakoak dira. Elementu eta material sinpleekin egindakoak dira gainera: plastikoaz, egurraz eta gomaz, besteak beste. Protagonista baina, besteekiko nabarmenagoa da. Izan ere metro bateko txotxongiloa da eta eszenatokia bete egiten du.
Batuta txotxongilo emanaldia, domekan, azaroaren 15ean, izango da Torrerosoan, 19:00etan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak