Lanak egingo dira
Diputazioak azaldu du urtea amaitzerako konponketa lanak egingo direla. "Konponketa probisionala izango da. Izan ere, Antzuola-Bergara errepideko lanak amaitu bitartean, bide horretatik kamioiak pasatzen jarraituko dute-eta. Behin lanak amaitzen direnean, baserri-bidea modu egokian konponduko da", azaldu dute.
Aintzane Oiarbide Azpiegitura diputatuak dio Antzuola eta Bergarako alkateekin bildu zela eta biei galdetu ziela kexaren bat ba ote zegoen. Erantzuna ezezkoa izan zela dio.
Antzuolako alkateak, Beñardo Kortabarriak, argitu duenez, diputazioarekin lanen epeen gainean jardun zuen eta egiteko dauden bestelako lanak ere gogorarazi zizkion batzar horretan Oiarbideri.