Klak!son taldearen hirugarren lana da Denboraleak diskoa. Pop-rock estiloko bost kanta jasotzen ditu lanak, eta atzo aurkeztu zuten zuzenean Antzuolako Aitz Garbi tabernan. Akustikoan eskainitako kontzertua izan zen, eta laster bete zen Aitz Garbi taberna. Lagunez inguratuta egin zuten hirugarren lanaren aurkezpena Klak!son taldekoek, tartean aurkezpen ekitaldia girotzeko emanaldia egin zuen Isuo Sasiia bakarlaria.
Jarraitzaileek Aitz Garbi tabernan aurkituko dute salgai Klak!son taldearen Denboraleak diskoa. Urretxuko Gazteleku zein Fox tabernetan ere aurki daiteke. Prezioa da bost euro.