"Abesti melodiko eta progresiboekin osatutako diskoa da", diote taldekideek. Izan ere, euren estiloari leialak izan dira azken lan honetan ere. Baina, doinu intentsuak eta sakonak entzuteko aukera ere bada diskoan murgiltzean. Gaur arratsaldeko zuzenekoan, Isuo Sasiia bakarlariaren doinuak, akustikoan, ere entzungai izango dira.
Salgai
Diskoa azaroaren 7tik aurrera salgai izango da Antzuolako Aitz Garbi tabernan eta Urretxuko Gazteleku eta Fox tabernetan bost euroren truke.