Zurrumurruen gaineko tailerrak egingo dira azaroan

Maider Arregi 2015eko azaroaren 4a

Azaroak 10, martitzena, Zurrumurruen aurkako formazio tailerra: Kulturak eta identitateak izeneko solasaldia egingo da. Aurreiritzien, estereotipoen eta zurrumurruen gainean jardungo du Xabier Aierdi Eusko Jaurlaritzako enplegu eta Gizarte Politika Departamentuko aholkulariak, 18:00etan Olaran etxean.

Azaroaren 17an eta 24an  egingo dira gainontzeko bi saioak.

Azaroak 17, martitzena, Zurrumurruen aurkako formazio tailerra: zurrumurruei erantzuten. Agustin Untzurruntzaga. SOS Arrazakeria. 18:00etan, Olaranen.

Azaroak 24, martitzena Zurrumurruen aurkako formazio tailerra: zurrumurruak kudeatzeko komunikazio eta emozio estrategiak. Rafa Crespo Ubero. Xarxa Antirumors, Barcelona. 18:00etan Olaranen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak