Urtero azaroaren 10ean egiten da gaubeila, bi urtetan salbu: 2004an eta 2014an (Antzuolan egin baitzuten. Gaubeila gaueko bederatzietan hasiko da eta egitarau interesgarria prestatu dute: Xendarineko ahizpak eta Mikel Markez ariko dira kantuan; Battit Cruospeyre eta Amaia Agirre, bertsotan; eta Asisko Urmeneta eta Peio Etxekopar antzezpen lanetan. Iparraldeko eta hegoaldeko artistek bat egingo dute saioan. Antzuolarrei, nola ez, parte hartzeko gonbita egin diete ahiertarrek.