Ezkutuko altxorrak bertatik bertara ezagutzeko bisita gidatua zapatuan

Maider Arregi 2015ko urr. 29a, 11:47

 
Antiguako ermitak eta Antzuolako erdiguneak duten historia ezagutzeko aukera izango da zapatuan, urriaren 31n. Eguerdiko hamabietan Antiguako ermitan hasiko da bisita gidatua. Hortik abiatuz, erdigunerantz jaitsiz, Antzuolako herriak dituen historiaren zenbati gako entzuteko aukera izango da Libe Valverderen gidaritzapean.

"Antiguatik plazaraino jaitsiko gara. Bertan, Errukizko Gure Amaren Eliza ikusiko dugu eta herriko zenbait istorio kontatuko ditut", dio Lide Valverdek.

Antiguako ermita

XIV. mendekoa da Antiguako baseliza. "Barrualdean dagoen Andre Mari gotikoa bisitatuko dugu; izan ere, historiaren gakoetako bat da", azaldu du Valverdek.

Antzuolako erdigunea

Kalegoitik behera jaitsiz, plazarainoko ibilbidean hainbat altxorrekin topo egingo dute. Hala, Kalegoiko Txasionekoaz (garai bateko harategiaz) eta Montxonenekoaz (errekarri ikusgarria du) berba egingo dute. Herriguneko eraikin zaharrena, Txasiozarrenekoa, (XV-XVI. mendekoa) ere bisitatuko dute.
"Herriko Plazaren estilo barrokoa kanpotik ikusiko dugu". Martin de Carrerak XVIII. mendean egindakoa da. Udaletxearen bi aldetan daude gainera estilo barrokoa duten Bizkalatzako etxea eta Goenaga etxea. Aipagai izango dute ere erdigunetik eta plazatik ikusten den Kanpai dorrea eta eliza. 1866an eraiki zen kanpai dorrea eta 1952an oinaztarri batek jo eta su hartu zuen.

Izena emateko Debagoieneko mankomunitatera deitu: 943 79 64 63.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak