Atzo, eguaztena, egin zuten Landatxopeko erretiratuek urteroko merienda. 80 lagun batu ziren solomoaz eta txokolatadaz gozatzeko. "Oso gustura etortzen dira gaurko egunean erretiratuak. Azken asteetan ekintzak antolatzen eta egiten jardun dugu; eta urtero, hitzaldi bati jarraipena emanez, merienda batekin borobiltzen dugu astea", azaldu du Jesus Muruamendiarazek, Landatxopeko presidenteak.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.