Oinarin taldeko 110 umek dena prest dute domekan Haurren Dantzari eguna ospatzeko

Maider Arregi 2015eko urriaren 22a

Haurren Egunean, herrian dantza egiteko gogoz daude Oinarineko gaztetxoak. "Beti galdetzen dute zein ordutan, zein dantza egingo diren... gogoz daude dantza egiteko", diote Oinarin taldeko kideek. "Aurten hasi direnak ere plazan izango ditugu, ikasi duten apurra erakusteko gogoz daude-eta".  


Sei dantza talde

Antzuolakoaz gain, Txikitxu eta Lore Gazteak (Arrasate), Oñatz (Oñati),Urrats (Soraluze) eta Korosti (Legazpi) taldeko dantzariak etorriko dira domekan. 10:00etan hasiko da kalejira. 12:45ean goizeko dantza saioa egingo dute plazan. 17:30ean aldiz, talde bakoitzak dantza berezi bat egingo du.

Egitarau osoa hemen ikusi.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak