Maleta lasterketa, futboleko atean zein saskian baloiak sartzea... Askotariko ekintzak izan dituzte gaur goizean Antzuolan egin duten Atzegi jolasean ekimenaren barruan. Debagoieneko herri gehienetatik joandako Atzegiko kideek eta baita euren senideek ere, guztira 40 pertsona inguruk hartu dute parte jolasetan, eta behin goiza amaituta mokadutxoa ere egin dute indarrak hartzeko.
Gaur lehen aldiz egin dute ekimena eta Atzegiren Debagoieneko batzordeko kide den Mikel Lizarralde antzuolarraren esanetan, oso ondo joan da goiza: "Parte-hartzaileak ilusioarekin joan dira, eta horrelakoetan, errepikatzeko gogoa egoten da".