"Askotan pentsatzen dugu ezintasun psikikoak dituzten denak berdinak direla eta askotan uste dugu dena mundu berdin bat dela. Baina, bakoitzak, bere afizioak eta gustuak ditu. Aurreiritzi asko dago eta mundu honetan denak ez direla berdinak ikustarazi gura dugu. Aipatu, moduan bakoitzak bere gaitasunak dituela erakutsi nahi diogu gizarteari", azaldu du Antzuolako Atzegiko kide den Mikel Lizarraldek.
'Atzegi jolasean'
Ezetz asmatu nolakoa den nire bizitza kanpaina aurkeztu berri du Atzegik. Honen baitan antolatu dutela Atzegi jolasean ekimena azaldu dute. "Orain arte, egin dugu bazkari baten bidez ospatu dugu Atzegi eguna. Baina beste zerbait egin nahi genuen aurten. Hala, Antzuolan eskolako patioa leku egokia dela ikusita, aurten, Atzegi jolasean ekimena egitea erabaki dugu. Hamaiketan elkartuko gara eta jolasak egingo ditugu. Baloiarekin jokoak, lasterketak... pintxoak ere izango dira jolasen tartean etortzen direnendako", dio Lizarraldek.
Atzegi elkartetik herritarrak animatu gura dituzte biharko festan parte har dezaten eta normalizazioaren bidean urratsa eman dezaten. "Herriaren parte direla kontziente izan daitezen gura dugu. Antzuolar denak daude gonbidatuta zapatuko festara".