Dena prest Antzuolan, kaleko arteaz disfrutatzeko domekan

Maider Arregi 2015ko urr. 14a, 15:00

Artekale Egunaren laugarren edizioa Antzuolan ospatuko da urriaren 18an, domekan. Bertan hamabost konpainiako 45 lagun inguruk hartuko du parte. Atzo, martitzena, aurkeztu zuten ikuskizunez beteriko festaren nondik norakoak Antzuolako Udalak eta Artekale elkarteko ordezkariek.

Zirku saioak, antzezlanak, dantzak, klown ikuskizunak, musikak eta beste askok jantziko dute urriaren 18an, domeka, Antzuolako kale bazterrak Artekale Egunean. Berezia da Euskal Herriko kale arteen elkartea. Sektore guztiek, artistek, banatzaileek eta instituzioek elkarlanean lan egiten dutelako. Helburua, kalitatezko lanak ikusta araztea eta kale artearen duintasuna bultzatzea dela adierazi zuten atzo egindako aurkezpenean Artekaleko arduradunek. Bestalde, Antzuolako herriarendako "luxua" dela adierazi zuen Usoa Agirre Antzuolako kultura zinegotziak. Herriko taldeek ere izango dute protagonismoa. Hala, Antzuolako erretiratuen abesbatzari, trikitilariei eta txistulariei esker izango da zerekin gozatu. Baita herriko Break dancer gazteen saioaz ere.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak