Eskura eztabaida-txostena aurkeztu ostean, orain herritarrek bertan jasotakoa baloratu beharko dute bi modutara: puntu bakoitzari puntuazioa emanez eta ekarpenak eginez. Eta balorazio horiek egiteko bi modu izango dituzte; herrietan egingo diren bileretan parte-hartuta edo sarean sortuko den eztabaida foroan idatzita.
Bilerak
Antzuolan, esaterako, balorazioa eta ekarpenak egiteko bilera bi egingo dira: bata, datorren asteartean, eta, bestea, azaroaren 3an, biak 19:00etan Olaranen izango dira.
Pixkanaka-pixkanaka Debagoieneko gainontzeko herrietan ere iragarriko dituzte bilera horiek eta azaroaren 9ra bitartean egin ahal izango dira ekarpenak.
Azkenik, azaroaren 21ean, ezohiko batzar nagusian hartuko dituzte erabakiak. Bitartean, Eskura hausnarketan parte hartzeko gonbidapena egin dute ekimenetik.
Olaranen egin zuten 'Eskura' hausnarketa-txostenaren aurkezpena.