Herrietan barrena bisita gidatua egin ostean, bazkaria egingo dute eta ondoren, giroa berotzeko, dantzaldia egingo dutela ere aurreratu dute erretiratuen elkarteko antolatzaileek. Irteerara joan nahi duten Landatxopeko bazkideek izena urriaren 13an edo 14an eman beharko dute. Ohi moduan, Landatxopeko bulegoan arratsaldeko lauretatik seiak bitartean eman beharko dute izena interesa dutenek.
Autobusak 60 lagunendako eserlekuak dituenez, plazak mugatuak izango dira. Prezioa, aldiz, 30 euro da.
Irteera urriaren 21ean, goizeko bederatzietan herriko ohiko autobus geltokietan izango dela azaldu dute erretiratu elkartetik.