Kultura batzorde irekia egingo da hilaren 14an Olaran etxean

Maider Arregi 2015ko urr. 7a, 12:07

Kultura batzordea abian jarri nahi du Antzuolako Udalak. Horretarako, baina, herritarren ideiak eta proposamenak ere aintzat hartu gura ditu. "Bilera irekia egingo dugu eguaztenean 18:30ean Olaranen herritarrekin. Antzuolak kulturalki zer izan nahi duen aztertuko dugu eta herritarren ekarpenak jaso gura ditugu", dio Kultura zinegotzi Usoa Agirrek.

 

"Kultura Batzordea denon artean herrian beharrezkoak ikusten ditugun proiektu eta ideiak bideratzeko tresna da: aukera desberdinak aztertu eta adostutako apustuak bideratzeko balio duen gunea. Baina hori benetan gauzatzeko, errealitate bihurtzeko, talde kultural, politiko eta herritar desberdinen arteko elkarlana beharrezkoa da. Hori bideratzen saiatzeko, hain zuzen ere, Kultura Batzordea indartu nahi genuke eta Batzordean erabaki Antzuolako kultur eskaintzak nolakoa izan behar duen. Garrantzitsua da herritarron beharrak eta nahiak gauzatu ahal izateko denon ahotsa entzutea. Horregatik, Kultura Batzordearen bilera irekirako deia egiten dizugu: lan ederra da denon artean gure herria sortzen joatea!", azaldu du Kultura zinegotziak.

Gaia: Datozen urteetarako kultur-asmoak Antzuolan

Eguna: Urriak 14, eguaztena

Ordua: 18:30.

Lekua: Olaran

Hausnarketarako eta lan-ildoak zehazteko bilera izatea nahi genuke.

Gai hauek jorratuko dira:

1. Antzuolako kulturaren ahulguneak eta indarguneak identifikatu.

2. Nolako kultura nahi dugu Antzuolan? Hausnarketarako tartea.

3. Ekintzak proposatu / indartu.

4. Kultura Batzordearen funtzionamendua adostu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak