Antzuolako Elay lantegia aitzindari da euskararen alorrean. 1990ko hamarkadan hasi zuten euskalduntze planarekin eta amaierara iritsi dira. Hori ospatzeko ekitaldia egin dute lantegian bertan; ahalegin horretan langileek egindako ekarpena eskertzeko, ekitaldi berezia. Han izan dira Patxi Baztarrika Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordea eta Kontseiluko eta Elhuyarreko kideak.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.