Finalista eguna antolatu du Arrolak domekarako

Maider Arregi 2015eko irailaren 22a

Irailaren 27an, domeka, finalista eguna antolatu du Arrola Mendi Taldeak. Irteera goizeko bederatzietan izango da, Herriko Plazatik. "Arrola igoko dugu lehenik eta Arrandaitik gora, auzolanean zabaldutako bidetik, Trekutzea joango gara. Elkartean txorizoa eta salda izango da gerturatzen direnendako. Herritarrak parte-hartzera animatu gura ditugu", azaldu dute antolatzaileek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak