Irailaren 21etik aurrera, auzoz auzoko erronda egiten hasiko da Antzuolako Udala. "Errondaren helburuak auzoetan egon daitezkeen arazoak zuzenean ezagutzea, ikustea eta entzutea dira; baina baita ere auzotarren iradokizunak, ekarpenak eta gogoak jasotzea", azaldu du Beñardo Kortabarria Antzuolako alkateak. Baina, horrez gain, erronda honekin, Udalak gura du berriro bizikidetzarako ohitura onak gogora ekartzea eta praktikan jartzea kasuak kasu aztertuz eta hausnartuz.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.