Antzuolako Auzoko egitasmoa bueltan da berriro

Maider Arregi 2015eko irailaren 15a

Oporren bueltan, irailean, abian da Auzoko programa. Eguaztenero egingo da Olaranen arratsaldeko seietan hasita. Lehena bihar, irailak 16. Auzoko programaren dinamizatzaileak gogorarazi du herritar guztiei zuzendua dagoela eta ateak zabalik izango dituztela.

Euskaratik urrun daudenak gerturatzea du helburu Auzokok. Hala, auzotarrek eta auzokideek euskara modu ludiko batean ikasteko aukera izango dute. Informazio guztia honako wagunean: www.topagunea.eus/auzoko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak