Danilo Barzio K-strech metodoaren sortzaileak emango ditu azalpenak. Plaza mugatuak dira eta aurrez erreserba egin beharra dagoela nabarmendu dute gimnasioko arduradunek. Hala ere, herritarrek irailaren 22an, 23an, 24an eta 25ean ere izango dute metodoa gertutik ezagutzeko aukera. Ekintzaren batean izena ematen duen bazkideak, edozein ekintza aparteko kostu gabe egiteko aukera izango du.