Santoñara irteera, xehetasunak
09:00etan Sagastiko geltokitik irtengo da autobusa. Hauxe irteeraren plangintza eta asmoak: Blasa kontserba enpresan bisita gidatua egingo dute lehenik. Ondoren, bertako produktuen dastaketa izango da. Santoña ikusteko denbora librea izango dute erretiratuek. Ondoren, zazpi kilometrora dagoen Escalante herrira joango dira eta bertako Los Gallos jatetxean bazkaldu.