Ekintzen artean, Body Pump, Pilates, Hipopresiboak, Spinning eta Spinning Lowcost, mantentze gimnasia, 3. adineko gimnasia, Zunba, gazteendako Zunba eta Karatea egongo dira, Krossfit eta K-strech berriekin batera.
Eskaintza zabaltzeaz gain, monitore birtualarekin egindako saio berriak eta saio gehiago ipiniko dituzte eskura.
Gimnasioaren eta jardueren ordutegiak eta ekintzetako prezioak eta urteko kuotak kontsultatzeko, udaletxean edota gimnasioan eskura izango dute informazio guztia herritarrek.