Sardina-jana antolatu du Anelkarrek herritar guztiondako

Leire Kortabarria 2015ko abu. 23a, 18:00
2014ko sardina-jana. (Argazkia: Anelkar).
Anelkar elkarteak aurtengo abuztu-irailerako ere beste bi ekintza antolatu ditu; izan ere Anelkarreko bi kide elkartasuna zuzenean adieraztera joango dira aurten ere. Elkartasun mezua zabaltzeko eta elkartasunerako dirua batzeko, bi ekintza antolatu dituzte; lehenengoa, hilaren 24rako, astelehena: sardina-jana.

Beste herritar batzuen ohiturari jarraituaz, azken bi urteetan Anelkarrek hartu du San Bartolome eguna herritarrekin ospatzeko lekukoa.

Sardina-jana eguerdian izango da, abuztua 24an, astelehena, Herriko Plazan. Herritar guztiak daude gonbidatuta.

Elkartasun Festa, aurten meiga batekin

Eta irailaren 4an, Elkartasun Festa egingo dute. Anelkarreko kideek diotenez, hori ere ohitura bihurtu da dagoeneko Antzuolan. Herritarrek prestatutako tortillak ekarri (iaz 40 inguru izan ziren), Anelkarreko partaideok txistorra prestatu eta hori guztia edariarekin salgai jarriko dute, afari-merienda egiteko.

Jasotzen den dirua Kongo eta Senegalen martxan dauden proiektuek aurrera egin dezaten izango da.

Aurten berezitasun bezala, Galiziatik “sorgin” berezi bat (meiga bat)  etorriko da eta konjuru bat irakurriko du, eta Queimada prestatu ondoren, gerturatzen direnek dastatzeko aukera izango dute.

Elkartasun hori Bittor Arbuluk eta Kristina Bakaikoak helaraziko dute. Izan ere, Bittor Arbulu irail-urrian Kongora eta Kristina Bakaikoa azaro-abenduan Senegalera joango dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak