Udal zerbitzuek ordutegi berezia izango dute abuztuan

Maider Arregi 2015eko uztailaren 24a

Opor sasoian ere zenbait aldaketak izango dituzte Udal zerbitzuen ordutegiek. Hala, liburutegia uztailaren 30ean itxiko dute eta abuztuaren 31n irekiko dizkie erabiltzaileei berriro ateak. Udal bulegoak, ordea, zabalik izango dira astelehenetik ostiralera goizeko zortzietatik eguerdiko ordu bietara herritarren zerbitzura.

Kirol instalazioei eta aisialdi guneari dagokienez, Herriko Eskolako patioa zabalik egongo da ohiko ordutegiarekin, hain justu ere. Herriko pilotalekua ere abuztuan zabalik izango dute herritarrek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak