Udaletxeko sarrerako arrapala eta igogailua irailean hasiko dira egiten

Maider Arregi 2015ko uzt. 22a, 12:33

Atzo egin zen  ezohiko udal batzarra  Antzuolan. Gai bakarra landu zuten: udaletxeko beheko solairuko irisgarritasuna bermatzea eta igogailua jartzea. Hala, Etxaide enpresak udaletxeko irisgarritasun lanen lehen fasea egitea onartu zen EH Bilduren eta EAJren aldeko zazpi botori esker. Alderdi sozialista abstenitu egin zen.

"Pareko bi eskaintza genituen baina Etxaidek puntuazioa altuago dauka; prezioan ere oso alde txikia dute, Etxaide merkeagoa da eta gainera hamar urteko bermea duen igogailua eskaintzen du”, azaldu du Beñardo Kortabarria alkateak.

Lehen fase honetan, udaletxeko sarrerako arrapala eta igogailua egingo dira. 109.626 euroko kostua izango dute lanek. Asmoa irailaren erdialdean lanekin hastea dela dio alkateak. "Bi hilabeteko epean egin gura dira lanak eta urtea bukatzerako igogailua jarrita egotea. Irisgarritasun lanen lehen fasean, 'L' formako arrapala jarriko da kanpotik udaletxe barrura sartu ahal izateko. Igogailua, aldiz, Korreoseko buzoiak dauden tokian jarriko da eta goraino igoko da. Buzoiak kendu eta beste toki batean jarriko ditugu", azaldu du.

Bigarren fasea zehaztu eta diseinatu gabe dago. Baina, asmoa da beheko solairuan harrera eta bulegoak behera ekartzea. Goian bulego teknikoak eta alkatetza jartzea dela asmoa kontatu du Kortabarriak. Guztia baina, zehazteke dago oraindik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak