Jone Larrañaga: "Ur-jolasean erabilitako aparra ez da azalerako eta osasunerako kaltegarria"

Maider Arregi 2015eko uztailaren 21a

Plaza eta Kalebarren arteko errekan amuarrainak hilda azaldu ziren domekan. Izan ere, umeen ur-jolaserako erabilitako bitsa garbitzeko ura errekara joan zen; ordu batzuetara hilda azaldu ziren zenbait amuarrain. “Herritarrak lasai egon daitezke erabilitako xaboia ez da-eta osasunerako eta azalerako kaltegarria, agiri guztiak ditu enpresak”, azaldu du Kultura teknikari Jone Larrañagak.

 

Diputazioko Flora eta Fauna departamentuko erreka zainak azaldu duenez, "Antzuolako errekak oxigenazio gutxi dauka eta egun hauetako beroak ez dio mesede egin. Xaboiak geratzen zen oxigeno apurra jan du eta horregatik hil dira amuarrainak". Aramaion edo Urretxun hilda azaldu direla amuarrainak ere gaineratu du. Bi kasuetan ibaien oxigenazio eskasa, beroa eta ur gutxi edukitzea izan direla arrazoiak azpimarratu du. "Oxigeno gutxi duen urari azukrea botaz gero ere, berdin-berdin hilko lirateke amuarrainak. Kasu honetan xaboia izan da ordea; horixe esan digu Diputazioko basozainak", gaineratu du Larrañagak. "Antzuolako kasuan, beste faktore bat ere badagoela dio erreka zainak: "Plaza eta Kalebarren arteko tarte hori kanal bat bezalakoa zela esan zigun, alboan hormak eta arbolarik ez, itzalik ez. Eta errekak landaretza behar du", azaldu du Beñardo Kortabarria alkateak. "Ez dira amuarrain gehiago hilda agertu eta kaltea txikia izan da. Gainera, erabilitako Xaboia organikoa da eta momentuz ez dago kalteak dituen umerik".

Erreka garbiketa

Uztailaren 25ean, zapatua, urtero moduan, gaztetxeak erreka garbitzeko deia egin du. Ondoren bazkaria izango da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak