Antzuolako jaiak 2015

Primeran ibili dira gaztetxoak jaietako zezentxo eta poneyekin

Ederto ibili dira gaztetxo (eta ez hain gaztetxo) antzuolarrak jaietako bigarren egunean poney, zezentxo eta jolasekin. Bakarka zein taldeka, zezentxoen aurretik korrika ibili dira; aurten gainera, aurreko urteetan baino zezentxo handikoteagoak ekarri dituzte, baina, hala ere, ez dira kikildu. Etxeko txikienek aldiz, nahiago izan dute poneyen gainean ibili. Ostean, Alegria Dulantziko Beralde txaranga, Antzuolako kaleetan zehar giroa alaitzeaz arduratu da.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.