Hala, urteurren borobila beteko du Lehendakari Txapelketarako baliagarria izango den probak, 70 edizio jada, eta iazko irabazlea egun profesionaletan ikustea –Murias taldeko Imanol Estevez– bada saria, lasterketara amateur mailako onentsuenak datozen seinale.
130 kilometro
09:30ean hasiko dute proba, eta Bergara, Antzuola eta Oñati artean 70 kilometro egin ostean Deskarga igoko dute lehenengo (11:25), eta Asentzio (12:25) gero. Kanparzartik, zuzen helmugara.