Uztailaren 19an, jaietako azken egunean, mahaiaren bueltan batuko dira Antzuolako herritarrak elizako arkupeetan. Eskubide zibil eta politikoen aldeko Ez Dot Moztuko Bizarra taldea izan da, bigarren urtez jarraian, domekako herri bazkaria antolatzeko ardura izan duena.
Aurtengo menua ondorengoa izango da: entsalada mistoa, oilasko-paella eta pastela; eta umeendako, makarroiak tomatearekin eta izozkia. 150 pertsonarentzako lekua egongo da, eta txartelak gaztetxean eta Aitz Garbi tabernan daude salgai, 14 eurotan helduenak eta 7 eurotan umeenak.
Iaz ere 150 bat pertsona bildu ziren domekako bazkarirako eta arkupeak bete egin ziren.
Fermin Balentziak ezingo du
Bakarlari nafarrak osasun arazoak direla-eta ezingo du parte-hartu. Bere ordez, Anje Duhalde arituko da.