Herriko festetan hondakinen bilketa zerbitzuak eta ibilgailuen aparkalekuek aldaketak dituzte

Maider Arregi 2015ko uzt. 9a, 10:19

Herriko jaietan kontuan hartu beharko dituzte herritarrek zenbait ohar. Izan ere, hondakinen bilketa zerbitzuak aldaketak izango ditu; baita ere, herriko aparkalekuen araudiak.Uztailaren 17 eta 18 gauean gainera, autobus zerbitzu berezia izango dute erabiltzaileek festaz gozatzeko.

 


Aparkatzeko debekua
Autoek ezingo dute aparkatu: uztailaren 14tik, uztailaren 21era bitartean Herriko Plazan, Herri Eskolaren aurrealdean eta Kalebarren 1 zenbakia duen atari aurrean. Eskolako patio aurrean aldiz, ezingo dute autoek aparkatu uztailaren 15etik, uztailaren 21era.


Zirkulazio aldaketa
Autoek noranzkoak kontuan hartu beharko dituzte herri barruan. Izan ere, zirkulazioan aldaketak daude. Hala, Kalebarren 17 zenbakitik, zubia barne, Buztinzuri 15era ibilgailuendako itxita egongo da herriko festek irauten duten bitartean; hau da, uztailaren 16tik, uztailaren 19era. Sagasti 1etik gaztetxerainoko bidea ere itxita egongo da autoendako.  


Hondakinen bilketa
Uztailaren 14an, traste zaharrak ateratzeko eguna da eta ohiko ordutegia izango du; uztailaren 17an, ontzi arinak ateratzeko eguna; 18an organikoa eta 19an errefusa; guztiak 12:00etatik 14:00etarako ordutegiaz.
Festak bukatutakoan, hilaren 25ean, erreka garbiketa eguna egingo dute. Ondoren, bazkaria egingo dute. Sanjosepeko larrialdi gunearen kanpo aldean organikoarendako eta ontzi arinendako edukiontziak jarriko dira.


Autobus zerbitzu berezia
Hilaren 17an eta 18an, gaueko autobus zerbitzu berezia izango da. Bergarara eta Zumarragara ordu erdiko maiztasunaz ibiliko dira autobusak. Ordutegia hemen ikusgai.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak