Iñaki Mata: "Hontza jaietako ikur bilakatu da"

Maider Arregi 2015ko uzt. 10a, 08:00

Iñaki Mata antzuolarrak opari aparta egin dio herriari beste behin. Gaur, uztailak 10, Herriko Plazan aurkeztuko du Matak egin berri duen bosgarren buruhandia arratsaldeko seiak eta erdietan.
Aurten gainera, herriko festetako ikur bilakatu den buruhandia irudikatu du: Hontza.

"Herria maite dudalako; nik dakidana herriaren eskura jarri gura izan dut. Hontza egitea aproposa dela uste dut jaietako sinbolo bilakatu delako. Iaz, Kultura teknikariari proposatu nion eta aurrera egitea erabaki genuen”, azaldu du. Teknika berriak ikertzea eta lantzea gustatzen zaiola dio. “Antzuolako buruhandiekin beti nabil gauza berriak esperimentatzen; Hontzarekin ere esperimentatu dut eta sorpresaren bat  edo beste izango dela aurreratu dezaket”.


Oraingoan, urrats bat gehiago eman du Matak eta buruhandia errealistagoa egin du; bizia eman diola dio. "Materialaz esperimentatu dut eta lumak jarri dizkiot buruan. Buruhandiak oso zurrunak, gogorrak dira normalean; estatikoak dira.  Mekanismoak sartuz proba egin dut. Hala, mugimendua eman gura izan diet begiei, buruari… manipulazio aldetik beste buelta bat eman diot eta Antzuolako sinboloa den Hontzari bizitasuna eman gura izan diot", esan du artistak.

Bost buruhandi propio  

Aurtengoarekin, Antzuolak bost buruhandi propio ditu: Mairua, Antzuolako Buruzagia, Mari sorgina. Tartalo eta Hontza. Gaztetxo zein heldu, sekulako harrera egin diete orain artean egindako lanei. "Gogoz eta ilusioz sartzen naiz hurrengo proiektuan horrelako harrera ikusita. Zentzua ematen die nire lanei". Matak, Antzuolarako beste proiektu bat buruan badaukala aitortu du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak