Antzuolako jaiak 2015

Antzuolako jaietarako motorrak berotzen

Maite Txintxurreta 2015ko uzt. 8a, 13:30

Denetariko ekintzez beteta dator aurtengo egitaraua. Urteroko hitzorduak ez dira faltako, eta hauez gain, berrikuntzak ere badaude; besteak beste, ume jaioberriei ongietorria egingo diete alkateak eta Udal ordezkariek.


Egitaraua:

  • Uztailak 12, domeka

09:30 Txirrindulari lasterketa. LXX. Antzuola saria. Iñaki Lete XXIII. Oroigarria.

14:00 Jubilatuen bazkaria Herri ikastetxean. Bertaratzen diren hiru zaharrenei jaietako zapia jarriko zaie. Ondoren, dantzaldia.

  • Uztailak 16, eguena

12:30 Jai hasiera. Umeen ikuskizuna Herriko Plazan. Herriko alkateak eta alkate txikiek jaiei hasiera emango diete. Ondoren, udalekuko begiraleek eta umeek eskainitako batukada, dantza eta kantu saioa izango dira nagusi.

13:30 Umeen herri bazkaria, eskolako patioan, Pausokak antolatuta. Bazkalostean, irrintzi lehiaketa eta jolasak txosna batzordeak antolatuta.

18:00 Txistulari, trikitilari eta buruhandiekin kalejira.

18:30 Batukada, txosna batzordeak antolatuta.

19:00 Meza.

19:30 Txosnak irekitzea, txosna batzordeak antolatuta.

19:30 Txosnak irekitzea.

19:45 Jaioberriei ongietorria. 2014an zehar eta 2015eko jaiak bitartean jaiotako umeei zapia jarriko zaie Herriko Plazan.

20:00 Ikurrin dantza eta Udalbatzaren dantza Herriko Plazan.

22:00 Bentazaharreko mutiko alaiak taldearekin kale afaria, plazan.

00:00 Hontzaren jaitsiera. Kanpandorretik udaletxeko balkoira jaitsiko da hontza, sua eta musika lagun dituela. Ondoren, kalejira Bentazaharreko mutiko alaiak taldearekin 01:30era arte.

01:00 Jolasak txosnetan.

  • Uztailak 17, egubakoitza

10:00 Txistulari taldearekin goizeresia.

10:30 Gastronomia lehiaketa Kalebarrenen. Aurten: entsalada errusiarra.

11:00-13:30 Umeen jolas parkea, patioan.

12:00 Meza nagusia.

12:45 Lore lehiaketako irabazle aukeraketa. Gastronomia lehiaketara hurbiltzen direnek sei hautagairen artean irabazlea boto bidez hautatzeko aukera izango dute.

13:00 Lore lehiaketako eta gastronomia lehiaketako sari banaketa, Kalebarrenen.

13:15 Entsalada errusiar dastaketa, Kalebarrenen.

14:30 Herri bazkaria Kalebarrenen. Jan-edanak norberaren kontura.

Ondoren, irrintzi lehiaketa.

16:30-18:30 Jolas parkea, patioan: puzgarriak, play stationak, jolasak...

18:30 Poniak, zezentxoak eta jolasak Baralde txarangaren musikaz lagunduta.

22:00 Pilota partiduak:

Lasa-Urruzola VS Jaka-Irusta

Mendizabal-Rezusta VS Altuna-Tolosa

22:00 Erromeria Ingo al deu? taldearekin, Plazan.

22:00 Kontzertuak txosnetan: Petti, Klak!son, The Convicts eta Sukarra 37.

Gauean zehar, DJak gaztetxean.

  • Uztailak 18, zapatua

07:00 Askotariko sandwitxak txosnetan.

09:55 Alardeko kanoiak sutzea.

10:00 Txistulari taldearekin gozeresia.

11:00 Marrazki lehiaketa Herriko Plazan, txosna batzordeak antolatuta.

11:30 Bergarako bandaren kalejira.

12:30 Bandaren kontzertua.

16:30 Antzuolako bideo zaharren emanaldia txosnetan.

19:00 Mairuaren alardea.

10:30 Skandalue elektrotxaranga, txosna batzordeak antolatuta.

22:30 Joselu anaiak taldearekin erromeria, Plazan.

23:00 Suzko zezena Plazan.

23:00 Kontzertuak txosnetan: Itziarren semeak, Joxe Replay eta Fan&Go.

23:15 Joselu anaiak taldearekin erromeria.

  • Uztailak 19, domeka

07:00 Askotariko frutak txosnetan, txosna batzordeak antolatuta.

12:00 Bergarako Camden Town akademiaren eskutik, dantza erakustaldia: funky, tangoa, cha-cha-cha, rock&roll, zumba, breakdance...

Eguerditik aurrera, argazki lehiaketako proiekzioak.

13:00 Bits jaia, Herriko Plazan.

14:30 Herri bazkaria. Ez dot moztuko bizarrak antolatuta. Ondoren, Fermin Valencia bakarlariaren sioa.

18:30 Dirt jump eta trial erakustaldia Zurrategin.

20:00 Larrain dantza, Oinarin dantza taldearekin.

20:15 Pintxo dastaketa Antzuola Kirol Elkartearen eskutik.

20:45-22:00 Ezten giro taldearen kontzertua Plazan.

23:00-00:00 Ezten giro.

00:00 Hontzaren igoera.

00:15-01:00 Ezten giro.

  • Uztailak 25, zapatua

Erreka garbitzea eta bazkaria.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak