Afaria eta jolasak
Landaberri irratsaioa San Martzialetik zuzenean eskainiko du Jakoba Errekondok zapatuan, 09:30ean. Ondoren, Bizi baratzean, garaian garaikoa liburuaren aurkezpena egingo du. Arratsaldean, plater tiraketa txapelketa, umeendako jolasak eta txokolatada izango da. Gauean, aldiz, afari herrikoia, erromeria, suak eta izozkiak izango dira bertaratzen direnendako. Domekan, herriko txirrindularien igoera, meza eta erromeria izango da festa borobiltzeko.