Autoan pegatzeko pegatinak izango dira, eta bertan Alardeko protagonista nagusiak azalduko dira: Antzuolako konpainiako buruzagia eta Mairuen erregea.
Astelehenetik aurrera, entseguak
Datorren astelehenean (uztailak 6) hasiko dira jaietako ikuskizun nagusia prestatzeko entseguak. Mairuaren Alardea Elkarteko lehendakari Xabier Legorburuk antzuolarrak bertan parte hartzera animatu nahi izan ditu, "edonorentzat zabalik" dagoela azpimarratuz.
Lotura honetan kontsultatu daitezke entseguak zein egun eta ordutan izango diren.