Gastronomia lehiaketan parte-hartzeko izena eman daiteke

Maider Arregi 2015ko uzt. 2a, 08:00

Aurten gastronomia lehiaketa jaietako egubakoitzean, uztailaren 17an, ospatuko da. Entsalada errusiarra gertatuko beharko dute parte-hartzaileek. Lehiaketan izena emateko azken eguna uztailaren 13a da. Telefonoz udaletxera (943 766 246) deitu daiteke edo e-maila idatzi daiteke: kultura@antzuola.eus. Jarraian dituzue bete beharreko baldintzak:

Parte-hartzeko baldintzak

- Antzuolan jaio edota bizi direnek dute parte-hartzeko aukera.

- Antzuolako gastronomia elkarteek, auzotarrek, koadrilek, herriko edozein elkartek, zein horretarako osatutako taldeek eman dezakete izena. Taldeak bi edo hiru lagunekoak izango dira.

- 10:30erako aurkeztuko dira parte-hartzaileak Kalebarrengo arkupetan. 12:30ean bukatu egingo da. 13:00etan sari banaketa hasiko da, 13:15ean dastaketa.

- Udalak ipiniko ditu: oinarri-oinarrizko jakiak (patata eta maionesa) eta sariak. Gainontzekoak, hau da, beste jaki edo osagaiak, ontziak (kazola, sardexka, kutxilo, etab.) eta sua parte hartzaileek ekarriko dituzte.

- Lanerako mahaiak zozketa bidez erabakiko dira lehiaketa hasi baino lehen.

- Patata etxetik egosita ekarriko da, gainontzekoak lehiaketan bertan prestatu beharko dira.

- Epaimahaia herritarrek osatuko dute.

- Dastaketa ondoren, entsaladarik sobratuz gero, parte-hartzaileek eroateko aukera izango dute.

- Lehiaketan aurkeztu direnek oinarri hauek eta epaimahaiak hartutako erabakia onartuko dituzte.

- Lehiaketan izena emateko azken eguna: uztailaren 13 arte, astelehena. Deitu telefonoz udaletxera (943 766 246) edo idatzi: kultura@antzuola.eus.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak