San Martzial eguna ospatuko dute Lizarragan

Maider Arregi 2015eko ekainaren 29a

Ekainaren 30a San Martzial eguna da. Hala, Antzuolako Lizarraga auzoan festa izango da nagusi bihar. Asteburuan baina, jaiei jarraipena emango diete. Jarraian egitaraua:

Egitaraua

Ekainak 30, martitzena

18:30: etxafuego jaurtitzea jaiei hasiera emanez

19:00: San Martzial eguneko meza nagusia; ondoren, ohitura den bezala gazta eta ardoa banatuko dira: Sirve para San Marcial.

21:00: afari herrikoia. Afal ostean: mus txapelketa azkarra

Uztailak 4, zapatua

09:30: Landaberri irratsaioa San Martzialetik zuzenean Jakoba Errekondorekin. Ondoren: Bizi baratzea, garaian garaikoa, Jakoba Errekondoren liburu berriaren aurkezpena. Landareak noiz eta nola ereiten diren azaltzen da bertan. Idazlearekin solasaldia egiteko aukera izango da.

11:00: Plater jaurtiketarako frogak. Egun osoan umeentzako ohe elastikoa eta gaztelu puzgarria izango dira San Martzialgo zelaian.

16:30: herri mailako plater tiraketa

18:30: txokolatada

21:00: afari Herrikoia. Ondoren, suzko erruberak eta izozkia. Afal ostean erromeria Izer, Alabier eta Lutxurdiorekin.

Uztailak 5, domeka

11:00: egunsentikoa txistulariekin

11:30: herriko txirrindulari igoera.

12:00: meza, San Martzialgo ermitan. Meza ondoren, salda nahi duten guztientzat eta luntxa jubilatuentzat.

13:00: herriko txirrindulari igoeraren sari banaketa. Jarraian, herriko dantzariak

16:30: erromeria Miren Errasti eta Arkaitz. Iluntzean: Tortilla la madre

19:00: etxafuego jaurtiketa eta jaien amaiera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak