Sanjuanetako dantzak eta sua udako solstizioa ospatzeko

Maider Arregi 2015eko ekainaren 23a

Argazkiak: Jabi Etxaniz

Ekainaren 23an, martitzena, San Juan bezpera ospatuko dute antzuolarrek Herriko Plazan. San Juan eguna aldiz, Uzarragan ospatuko dute.

Udako solstizioaren etorrera ospatzeko, 20:00etan makala jasoko dute udalbatzako kideek, ohi den moduan Herriko Plazan; ondoren, sanjuanetako dantzak egingo ditu Oinarinek: San Juan zortzikoa, soka-dantza, arin-arina eta fandangoa. Horren ostean, sua piztuko dute, eta, aspaldiko ohiturari eutsiz, gailetak eta ardoa banatuko dituzte.
Uzarragan, hilaren 24an, San Juan egunean jasoko dute arbola, 19:00etan. Horren ondoren, txorizoa ardoarekin banatuko diete bertaratzen direnei.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak