"Kalebarrengo jaiak direla-eta, azken urtetan bezala zerbait egitea pentsatu dugu. Aurten, kontuan hartuta Nepalen gertatutako lurrikara, eta bailaran dagoen mugimendua, gure elkartasuna adierazteko ekintza hau elkarlanean egitea pentsatu dugu", azaldu dute Anelkarrekoek.
Hala, Nepaleko pintxo bat prestatuko dute: Pakoura. "Dastatu dugu eta benetan oso goxoa dago. Jasotzen dugun diru guztia, bailarako beste ekintzekin batera, Maitinepal GKEra bidaliko dugu".