Auzoko ekimenak ikasturtea borobiltzeko merienda egingo du

Maider Arregi 2015ko eka. 15a, 13:48

Ikasturtea amaitzera doala-eta, aste honetan Auzoko ekimenak bi saio egingo ditu. Lehena, bihar, hilak 16, egingo da Auzoko emakumeekin, 10:30ean. "Aurreko saioen arrakasta ikusita oraingoan herria hobeto ezagutu eta zerbait hartuko dugu elkarrekin", dio dinamizatzaileak.

Bigarren saioa eguaztenean, hilak 17, egingo da 18:00etan. Trekutz elkartean merienda bikaina egingo dute-eta. "Oraingoan Auzotarrok, tortilla, piperrak, txanpiñoiak... prestatuko ditugu. Parte hartu nahi duenak telefono honetara deitu dezake: 60632570".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak