Nordic walking kirol jardueraz gozatzeko aukera Antzuolan

Maider Arregi 2015ko mai. 25a, 09:00

Nordic walking kirol jarduera indartsu sartu da gurean ere. Orain, Antzuolarrek Nordic walking-az edo ibilera nordikoaz disfrutatzeko aukera izango dute. Oinez ibiltzea baino pixka bat azkarragoa baina gorputzarendako ez korrika egitea bezain bortitza; horixe da labur azalduta Nordic Walkinga edo ibilera nordikoa izena daukan ariketa fisikoa.

Bi bastoien laguntzarekin egiten da eta teknika berezi bat eskatzen du. Osasunarekin lotura zuzena daukala Nordic Walking-ak azaldu digu Xabier Azkarate, Eguzki gimnasioko arduradunak. Lesiorik ez izateko kirol jarduera egokia, segurua dela nabarmendu du Xabier Azkaratek.

Gimnasio barrutik kirola kanpora ateratzeko bide polita da zalantza gabe. Hala, herritar talde batek auzolanean egokitu eta konpondu berri duten Trenbide zaharrean praktikatuko dute Nordik walking-a antzuolarrek. 

Izen ematea zabalik dago: antzuolakoudalgimnasioa@gmail.com eta 943 766 661 telefonora deituz. Guztira, 5 orduko hastapen eta hobekuntza ikastaroa izango da. Maiatzaren 29an arratsaldeko 18:30-20:30era eta maiatzaren 30ean goizeko 9:30-12:30 bitartean egingo da. Interesa dutenek Antzuolako udal gimnasiora joan daitezke informazio eske.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak