Krisiaren ondorioz, bizirauteko, euren etxeetako logelak alokairuan jartzen dituzte bi emakumek, eta horren gainean dihardu komediak.
Jose Manuel Langararen zuzendaritzapean, itsuak dira obran parte hartu duten aktoreetatik lau, eta beste batzuek urritasuna zuten ikusmenean –saio aurretik eszenatokiaren neurriak hartu behar izaten dituzte, ondo egokitzeko–; ONCEko afiliatuak dira taldeko kide gehienak.
