Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako kanporaketa jokatuko da Torresoroan, bihar

Maider Arregi 2015ko mai. 15a, 08:00

Bertsolari txapelketako bi saio, – 11:30ean eta 17:30ean–, jokatuko dira bihar, zapatua hilak 16. Goizean bertsolari hauek hariko dira: Julen Agirre, Iñaki Gurrutxaga, Arkaitz Oiartzabal, Aitor Salegi, Mikel Tapia eta Iñaki Zelaia. Arratsaldea, hauek: Txomin Azpiroz, Egoitz Eizagirre, Adur Gorostidi, Unai Mendizabal, Eli Pagola eta Asier Sasieta.

Antzuolar bat txapelketan

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketan Aitzol Iturbe antzuolar gazteak hartuko du parte. Baina, Iturbek ez du etxeko bi saioetan parte hartuko. Domekan, Hernaniko arratsaldeko saioan jokatuko du lehen sailkapen fasea.

Plazatik gaztetxera

Abian da ere Plazatik Gaztetxera, bertsolari gazteen XIV. txapelketa. Kanporaketak hasiak dira eta asteburuan Eibarren eta Elgoibarren jokatuko dira. Antzuolako gaztetxean aldiz, finalerdia jokatuko da maiatzaren 22an, barikua, 22:30ean. Bertsolari gazteen txapelketako finala, ordea, Markina-Xemeinen jokatuko da festa giroan, ekainaren 13an.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak