Hamaiketan salda banatuko dute Trekutz elkartean. Eguerdiko hamabietan, aldiz, txistularien eta trikitilarien kalejira izango da herriko giroa berotzeko eta alaitzeko.
Kukumarro lehiaketa
Goizeko hamaiketan, ikasleek egindako kukumarro erakusketa izango da Herriko Plazako iturri inguruan. Hala, herritarrek eta epaimahaiak eguerdira arte ikusteko aukera izango dute gaztetxoek aurkeztutako lanak. Sari banaketa, 13:00etan egingo dute Olaran etxean.
Argazki erakusketa zabalik
Aurtengo argazki lehiaketako sariak ere San Isidroko azoka egunean banatuko dituzte. Olaranen 13:30ean hasiko da ekitaldia. Bertan izango dira 2015ean parte hartu dutenen erretratuak ikusteko aukera.
Argazki erakusketa bisitatzeko aukera zapatuan eta domekan izango da: 18:30etik 20:30era bitartean, Olaranen.
Pintxoak eta kamisetak
Ez dot moztuko bizarra! taldeak, azken urteotako ohitura mantenduz postua jarriko du San Isidroko feria eguna aprobetxatuz. "Pintxoak eta sagardoa izango dugu; baita kamisetak eta Euskal Presoen aldeko izarak ere. Gogorarazi nahi dugu otsailaren 18an udaletxeko balkoitik presoen aldeko izara kendu behar izan zela Urkixok beraiekiko elkartasunaren aurka abiatutako kanpainaren baitan. Hori dela eta, oraindik etxeko balkoietan izarak jartzera animatu ez diren herritarrak animatu nahi ditugu presoekiko elkartasuna agerikoa izan dadin", azaldu dute.