Domekan eguerdian hasiko da festa. 12:00etan ipuin-bertso poteoa egingo dute tabernaz taberna. "Ahozko tradizioa galtzeak pena ematen digu. Gure aitona-amonen istorioak eta kontuak mantentzen saiatu behar dugu; liburutegi handi bat dira gure nagusiak". 17:00etan hasiko da Torresoroan ipuin eta bertso maratoia. Gaztetxoak zein helduek parte hartuko dute. Aurrena ipuinak kontatuko dituzte eta ondoren inprobisazioaren txanda izango da, bertsolariek bat-batekoan ipuin horien gaineko bertsoak bota beharko dituzte-eta. "Beste hizkuntza batzuetan, itzulpenekin, ere entzungo dira ipuinak. Ohitura eta erreferente bilakatzea gura dugu eta urtero aurrera egin dezan eta zabal dadin", dio.