Denis Goldarazena: "Antzuolarren gertutasunak eta tratu onak poza eman dit"

Maider Arregi 2015ko mai. 8a, 14:01


Denis Goldarazena da Antzuolako aguazil berria. Lanean bi aste bakarrik daramatzan arren, oso gustura diharduela dio. 27 urte ditu eta Galdakaokoa da. Antzuola eta Galdakao oso ezberdinak direla esan du Goldarazenak.  



Zer moduz hasi duzu aguazil lana Antzuolan?
Herria txikia da eta jendea oso jatorra da. Galderak egitera etortzen zaizkit; oso atseginak dira herritarrak.

Herri txikia izanik, aguazil izatea errazagoa al da?
Egia da herria lasaia dela eta zirkulazio txikia dagoela. Gustura hasi naiz lanean. Herritarrek kalean agurtu egiten naute eta edozein arazo baldin badute niregana etortzeko arazorik ez dute izaten.

Aguazila zara; hortaz, ez duzu isunik jartzen.

Nik udaltzaina izateko ikasketak egin nituen arren, aukera hau suertatu zitzaidanean ez nuen zalantzarik izan. Aguazilaren konpetentzia ez da isunak jartzearena, eta ez ditut jartzen; hori Ertzaintzaren ardura da.

Herri txiki batean lan egitearen alde ona zein da?

Herritarrekin duzun tratu zuzena eta ona. Egunero jende berdintsuarekin topo egiten duzu eta elkar agurtzen dugu.


Eta txarra?
Bi aste daramatzat lanean, eta, oraingoz, ez dut ezer txarrik ikusi Antzuolan.


Galdakaokoa zara; Antzuolarekin alde handia dagoela iruditzen zaizu? Bizitza estilo ezberdina izango da, ezta?
Bai. Galdakaon 30.000 biztanle bizi dira; udaltzainekin dagoen tratua ez da berdina. Ez dute herritarrekin gertutasun hori eta ez dute elkar agurtzen. Antzuolak daukan gertutasun hori ez dauka Galdakaok. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak