Harrera ona izan du merkatu txikiak, euriak baldintzatu badu ere

Aitziber Aranburuzabala 2015ko api. 25a, 14:39

Askotariko produktuekin osatutako merkatu txikia egin zuten atzo, egubakoitza, Udalak eta Saskiola kontsumo elkarteak antolatuta. Denetik zegoen antzuolarrek eta inguruko herrietatik etorritakoek jarritako hamar saltokietan: erropak, jostailuak, bitxiak, margolanak, sukaldeko tresnak... Horiek guztiak, merke-merke erosteko aukera izan zuten bertaratutako herritarrek, hasieran Herriko plazan baina geroago, euriagatik babesteko, Elizaren aterpera eramandako postuetan.

"Lehenengo aldia izateko, harrera ona izan zuen, eta aurrerantzean ere errepikatuko dugun ekimena izango da seguru. Hasieran ondo saltzen hasi ginen, jende asko hurbildu zen, regateoa eta guzti, giro ona izan genuen, baina jende gehiago etortzea espero genuen orduan, euria hasi zen eta lekuz aldatu genuelako edo... ez genuen gura beste saldu azkenean. Hala ere, pozik gaude, era honetako azokak mesedegarriak dira saltzaileendako zein erosleendako ere. Jende askok esan zigun, etxean zer saldua baduela kalera ateratzea lotsa ematen badio ere. Bi aste barru egingo dugun bileran zehaztuko dugu aurrerantzean azoka gehiago egiteko aukera eta izango dituzten ezaugarriak" kontatu du Gotzon Madinak, Saskiola elkarteko kideak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak