Gure Esku Dago taldeak antolatuta, mosaikoa egingo da Herriko Plazan

Maider Arregi 2015eko apirilaren 23a

Antzuolako Gure Esku Dago taldeak, zapatuan, apirilak 25, postua jarriko du Herriko Plazan, 12:00etan."Aurreko hilabeteetan herritarrek ateratzen jardun duten 'jostun argazkiekin' mosaikoa osatuko da", azaldu dute antolatzaileek.

Teletan tutore gabeko atxikimenduak egiteko aukera ere eskainiko dute. Baita, kamisetak erosteko aukera ere. 12:30ean, bideoklip grabaketa hasiko da. 13:00etan, grabaketa osteko mokadutxoa jateko aukera izango dute bertaratutakoek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak