Auzokok antolatuta, afari marokoar-aljeriarra eguaztenean

Maider Arregi 2015ko api. 21a, 12:17

Eguaztenean, apirilak 22, Auzokok bi jarduera antolatu ditu. "Alde batetik asteroko saioa egingo dugu eguaztenean eta maiatzaren 23an Eskoriatzan izango dugun Auzoko jaiaren inguruko ideiez jardungo dugu. Bestetik, gaztetxean afari marokoar-aljeriarra prestatuko digute Yamal eta Mustafak", azaldu dute Auzoko ekimenetik.

 

Afarira joateko interesa dutenek izena emateko azken eguna bihar, hilak 21, dute, gaztetxera jota.

Gogoratu, Auzoko saioa: apirilak 22, asteazkena, 19:00etan, Olaranen egingo dutela. Afari marokoar-aljeriarra 20:30ean gaztetxean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak