Berelanen estatutu proposamena onartu da Antzuolan

Amaia Txintxurreta Guridi 2015ko api. 15a, 16:40

Bilduren aldeko zazpi botorekin eta EAJren bi abstentzioekin, onartuta gelditu zen Berelanen estatutu proposamena atzo, martitzena, egindako ez ohiko osoko bilkuran. Berelan, Lehiakortasun eta Berrikuntza Foroa da. Orain dela zazpi urte Bergaran hainbat enpresa, norbanako eta unibertsitatek sortutako ekimena da eta horren helburua da bailarako enpresa eta lan egoera bultzatzea eta indartzea.

Antzuolan martxoan egin zen osoko bilkuran puntua ez zen onartuta gelditu Bilduren aldeko bost botok ez baitzuen gehiengo absolutua eskuratu eta EAJ oraingoan bezala abstenitu egin zelako. Baina atzoko ez ohiko osoko bilkuran, onartuta gelditu zen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak