Foru Aldundiak aurrekontua partaidetza bidez erabakitzeko ekimena jarri du abian

Maider Arregi 2015ko api. 11a, 09:00

Gipuzkoako Foru Aldundiak Partaidetzako Aurrekontua ekimena abian jarri du. Helburua da, herritarrek euren eskualdea hobetzen laguntzeko ekarpenak egitea tailer ezberdinen bitartez. Tailerrean, bi milioi euro nola inbertitu erabakiko dute. Eskualderako onuragarriak izan daitezkeen proposamenak ere egin ditzakete. Antzuolako tailerra, apirilaren 22an, eguaztena, 18:30ean Olaran etxean egingo da.

 

Aurten, hamar eskualdek parte hartuko dute (Bidasoaldea, Buruntzaldea, Debabarrena, Debagoiena, Goierri, Oarsoaldea, Tolosaldea, Urola Erdia, Urola Garaia eta Urola Kosta). Eskualde bakoitzeko herritarrek haien eskualdea hobetzeko bi milioi euro nola inbertitu erabakiko dute. Guztira, datozen lau urteotako foru aurrekontuetako hogei milioi zertan inbertitu erabakiko dute gipuzkoarrek.

Lehen fasean, herritarren ekarpenak jasoko dituzte. Hiru modu daude parte hartzeko: 

1-Martxoan Berria-rekin batera etxeetara bidaliko den esku-orria betez. Esku-orriak herriko bilketa puntuetan (Udal egoitzetan) ere eskura daitezke.

2- www.aurrekontuahobetzen.eus webgunearen bidez.

3- Partaidetzako tailerretara joanda. Gipuzkoako Foru Aldundiaren aurrekontuetako bi milioi euro daude mahai gainean. Tailerrera doazen herritarrek haien eskualdea hobetzeko ekarpenak egin ditzakete eta haien ustez eskualderako onuragarriak izan daitezkeen proposamenak egin ditzakete. Antzuolako tailerra, apirilaren 22an, eguaztena, 18:30ean Olaran etxean egingo da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak